KULTURA & FUTBOL: Otsailaren 9tik - 15era | Donostia

Zer da korner

Korner bestelako jaialdi bat da. Itxuraz harremanik ez duten bi munduren arteko topagune bat. Baina uste hori errealitatetik urrun dago. Asko baitira futbolaren eta kulturaren arteko harremanak, eta Kornerrek horiek hainbat diziplinatatik aztertzen ditu bere programan.

Jaialdiaren hirugarren edizioak debateak, zinema, literatura, antzerkia, artea eta erakusketak eskainiko ditu berriz. Talentua bikaintasunera nola iristen den eta futbolaren eta poesiaren arteko harremanei buruz hitz egingo da; gaur egungo kirol solasaldiak parodiatuko dituen antzezlan bat estreinatuko da; Chillida Leku bisitatuko da eta futbolak Donostiako artista bikainaren lanean izan zuen eragina gogoratuko da, Realeko atezaina izan baitzen.

Hain zuzen ere, atezainaren irudiak, agian futboleko poetikoenak eta literarioenak, edizio honetako hainbat jarduera hartuko ditu ardatz, eta berriro bilduko ditu kulturaren eta futbolaren izen aipagarriak, adin guztietako jendearentzako programa batean.

 

Agenda

Hemen aurkituko duzu Korner festibalaren jarduera guztien informazio osoa

Eta Korner-en ere

Parte-hartzaileak

 

Korner kanala

 

Albisteak

 

Aurreko edizioak

2019

2018