#KORNERFESTIBALA
Santiago Cañizares
Santiago Cañizares

Santiago Cañizares Madril, 1969

Futbol-jokalari espainiar ohia. Lehen Mailako hiru klubetan (Celta de Vigo, Real Madril eta Valentzia) atezaina izan zen. Azken klub horrekin bi Liga, bi Kopa, Europako Superkopa bat, UEFA kopa bat, Europako Superkopa bat eta Txapeldunen Ligako bi txapeldunorde titulu lortu zituen 10 denboralditan.

Espainiako lehen taldearekin internazionala izan zen (1993-2006). Sei final jokatu zituen (3 Mundial eta 3 Eurokopa). Guztira 46 partida jokatu zituen nazioartean. Selekzio nazionaleko jubenilen kategorian 1986an 16 urtez azpikoen Europako Txapelketa irabazi zuen, eta selekzio olinpikoarekin, urrezko domina lortu zuen 1992an, Bartzelonan.