Benjamín Prado Madril, 1961
Idazlea, saiakera egilea eta poeta. Raro bere lehen eleberria Espainian zein Latinoamerikan zabaldu zen, eta Mexikon, Argentinan eta Kolonbian harrera bikaina izan zuen. 1996an Nunca le des la mano a un pistolero zurdo eta Dónde crees que vas eta quién te crees que eres nobelak argitaratu zituen. Azken hau, gazteei zuzendutakoa da eta metafikzioaren paradigmatzat jotzen da. Nobelaz gain, Jamás saldré vivo de este mundo liburua argitaratu zuen, eta zenbait ipuinetan idazle gonbidatuek parte hartu zuten: Juan Marsé, Javier Marías, Almudena Grandes eta Enrique Vila-Matas.
Poesiari dagokionez, kulturalismotik hurbil kokatu izan da Pradaren estiloa eta 99ko belaunaldiko kidetzat jotzen da, Aurora Luque, Amalia Bautista edo Vicente Gallegorekin batera.
Poesia
Nobela
Saiakera
Loturak