#KORNERFESTIBALA
Mirari Martiarena
Mirari Martiarena

Mirari Martiarena Oiartzun, 1986.

Komunikazio arloan lanean aritua, bereziki irratian. Oiartzun Irratian, Info7, Zebrabidea irratsaioan, Gaztean edo Euskadi Irratian kolaborazioak egin ditu, beti ere umoreari loturik. Argian eta Hamaika Telebistan ere aritu zen. 2017. urtean umorearen aldeko apustua egin eta “Mirarikeriak” bakarrizketarekin egin zuen salto oholtzara.

2018an Idoia Torregaria "umore bikiarekin" elkartu eta “Bakean dagoena bakean utzi” bakarrizketa-elkarrizketa saioa sortu zuen. Egun gidoilaria da ETBn.