KULTURA & FUTBOL: Maiatzak 31- Ekainak 6 | Donostia

Zer da korner

Ez dago Munduko Txapelketa batekin alderatu daitekeen ezer. Gure garaiko masa ikuskizun handiak milaka milioi pertsona biltzen ditu telebistaren aurrera, emozioak pizten dituen liturgia global batean. Ia geldirik geratzen diren herrialdeek trantzean bizi dituzte beren heroien partidak, une batez mundua gobernatzen duen garaikurra lortzeko ametsetan.

2026an bere eszenatoki nagusia nazioarteko ordena astindu duen Trumpen Estatu Batuetan kokatuko duen antzoki arranditsu horretara hurbildu da Korner.

Jaialdiak Munduko Koparen historiari eta orainari begirada bat ematea proposatzen du, geopolitikari arreta berezia eskainiz.

Mitologia moderno baten mendeurrena, ia. Hasieratik kirola baino askoz gehiago den zerbaiten indarra. Beti berdin eta beti desberdin.

Programa 2026

Hemen aurkituko duzu festibalaren jarduera guztien informazio osoa

Eta Korner-en ere

Parte-hartzaileak

 

Korner kanala

 

Albisteak

 

Aurreko edizioak

2025

2024

2023

2022

2021

2020

2019

2018