#KORNERFESTIBALA
Malen Osa
Malen Osa

MALEN OSA

Malen Osa mendizale oñatiarra da, ekoteknologien ingeniaritzan graduatua. Txikitatik eta familiatik mendiarekin jaso duen maitasuna eta afizioa ofizio bilakatu du azken urteetan, mendi korrikalari eta mendiko eskiatzaile profesional moduan.

Txikitatik futbolean eta igeriketan ibili ondoren, 2021ean egin zuen mendi lasterketekiko apustua, eta ordutik ildo beretik jarraitzen du. Lehen lasterketetako emaitza onei esker (Aloñako igoera edo Espainiako txapelketako garaipenak 18 urterekin) Salomon taldera egin zuen jauzi, eta 2024 geroztik talde berean jarraitzen du profesional moduan.

23 urte izanagatik, lasterketa historikoetan baditu jada emaitza oso esanguratsuak, Zegama-Aizkorri mendi maratoian 2 podium hurrenez hurren, besteak beste.

Mendi lasterketez aparte, mendiko eskiari aukera bat eman zion aurreko neguan, eta bi denboraldi daramatza jada Espainiako selekzioarekin munduko kopak eta txapelketa internazionalak lehiatzen.