#KORNERFESTIBALA
Mikel Reparaz
Mikel Reparaz

MIKEL REPARAZ

Mikel Reparaz nazioarteko informazioan espezializatutako kazetaria da. ETBko nazioarteko albisteen arduraduna 2009tik.

Txikitan zigiluak bildu eta mapak marrazten zituen; ondoren, artean ikasle zela, Balkanetako gerraren azken kolpeak gertutik bizi izan zituen. Harrezkero, bidaiatzen, ikasten eta informatzen ematen du bere bizitza profesionala. EiTBko hedabideentzat egin zuen, Bruselan korrespontsal gisa, eta lau kontinentetako hauteskunde, gatazka zein bake prozesuetarako bidali berezi gisa.

2013tik 2018ra New Yorken (AEB) bizi izan zen, EITBko korrespontsal. Denbora horretan, hango berrogeita hamar estatuetako bakoitza zeharkatu zuen, politika eta arazo sozialen berri emanez. Ipar Amerikako bidaia horietan, esaterako, Floridako heriotzaren korridore ilunean sartu zen, edo kontinentea amaitzen den lekuan, Alaskako iparraldeko taberna alaietan.