#KORNERFESTIBALA
Jon Salvador
David Serrano

DAVID SERRANO

Zinema, antzerki eta antzerki musikaleko zuzendari, ekoizle, gidoilari eta egokitzailea. El otro lado de la cama filmeko, zeinaren remake bat Frantzian eta hainbat herrialdetan estreinatutako antzezlan bat egin ziren, eta Los dos lados de la cama bere sekuelaren gidoiak idatzi ditu.

Zinema zuzendari eta gidoilari gisa Días de fútbol egin du, Espainiako zinemaren arrakasta handienetako bat dena, eta, horri esker, Goya sarietarakoZuzendari Berri Sarira izendatu zuten. Horretaz gain, Días de Cine (2007), Tenemos que hablar (2016), Voy a pasármelo bien (2022) eta Lapönia (2026) filmen zuzendaria eta gidoilaria ere izan da.

Ekoizle asoziatu gisa Gente de mala calidad eta Pagafantas filmetan lan egin du.

Arrakasta handiko antzerki musikaleko libretoen egilea da, hala nola: Hoy no me puedo levantar, Espainian birritan estreinatua eta Mexikon beste bitan, eta Enamorados anónimos. Eta Espainiako eta Argentinako muntaketarako, Más de 100 mentiras zuzendu eta idatzi du, eta duela gutxi West Side Story, Mamma Mia!, Grease, Matilda, The Book of Mormon eta Wicked antzezlanen egokitzapenak ere bai.

David Serranori buruz hitz egitean, gidoilari bikain eta zuzendari transbertsal batez hitz egiten dugu, zeina kameren atzean eta antzerki baten eszenatokian ongi moldatzen den, bai draman eta baita komedian ere.