PILAR CASTRO
Pilar Castro zineman, telebistan eta antzerkian ibilbide luzea duen aktorea da. 2010ean Goya Sarietan Antzeztaldeko Emakumezko Aktore Onenaren sarirako izendatu zuten, Gordos komedian (Daniel Sánchez Arévalo, 2009) egindako lanagatik, eta lan horregatik Aktoreen Batasuna Saria ere eskuratu zuen. 2020an Forque Sarietan, Feroz Sarietan eta Idazle Zinematografikoen Zirkuluko dominetan Emakumezko aktore protagonista onenaren izendapena jaso zuen, Ventajas de viajar en Tren filmean (Aritz Moreno, 2019) egindako lanagatik. Zineman egin dituen lan nabarmenetako beste batzuk dira Días de fútbol (2003), Los 2 lados de la cama (2005), La gran familia española (2013), Julieta (2016), Competencia oficial (2021), Altas capacidades (2026) edo Los justos (2026).
Telebistan, aktore lanak egin ditu, esaterako, Periodistas (1998), Al salir de clase (1997- 2002), Señoras del Hampa (2019), Vivir sin permiso (2020) Alguien tiene que morir (2020), Zorras (2023), Mentiras Pasajeras (2023) edo Furia (2025) telesailetan.