#KORNERFESTIBALA
Aitor Elduaien
Aitor Elduaien

AITOR ELDUAIEN

Aitor Elduaien Mateo (Tolosa, 1975), esataria, aurkezlea eta kazetaria.

Mendi Film jaialdiko komunikazio arduraduna eta aurkezle ofiziala, Mendi Tour zirkuitu ibiltaria ere bere baitan duena.

Kazetaritzan, esatari lanak egindakoa da EiTB-ko Gaztean eta Euskadi Irratian, 20 urtez. Idatzizko erredaktore lanetan, Egunkarian jardun zuen, Tolosaldeko Egunero egunkariaren sorrerako kide izan zen, eta Tolosako Udalaren TLS aldizkariko arduraduna.

Kirol eta Kultur ekitaldietan aurkezle eta gidaritza lanetan doitua, denetariko antolakuntzen parte izan da, 30 urtetik gorako esperientzia metatuz.

Eta sareetan, zuzeneko hainbat streamingetan aritzen da esatari lanetan.