JOKIN LIZEAGA
1979an Urnietan jaioa.
3 seme alaben aita, Gorputz hezkuntzako irakaslea eta mendi lasterkari ugarien prestatzailea.
Gaztetan txirrindan urte batzuk igaro ostean 2007an mendi lasterketetan murgildua.
Munduko kopako bi frogen irabazlea, 2009 Chaberton Marathon (Italia) eta 2012 Montcalm Marathon, (Frantzia).
Zegama - Aizkorri mendi maratoian 4 ordutik jaitsitako lehen euskal korrikalaria 5. sailkatuz.
2018an Europako mendietan lasterketa batean istripu larria izan eta geroztik osasun arazoei aurre egiten dihardu.