JOXEAN FERNANDEZ
Euskadiko Filmategiko zuzendaria 2010eko abendutik, eta Donostiako Zinemaldiko Zuzendaritza Batzordeko kidea 2011ko urtarriletik. Nantesko Unibertsitateko irakasle titularra, Historia Garaikidean eta Zinemaren Historian espezialista. Doktorea Zaragozako Unibertsitatetik eta Nantesko Unibertsitatetik. 2001ean, Nantesko Festival du cinéma espagnol delakoaren zuzendaritza eta hautaketa batzordeko kide izatera igaro zen, eta urte horretan bertan Fenêtre basque saila sortu zen, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan.
Marta Hornorekin batera, A las puertas de París (2008) dokumentala zuzendu zuen. Liburu hauen koordinatzailea: Federico Fellini eta Luis Buñuel (biak ere Jesús Angulorekin),Cine y Guerra Civil en el País Vasco (Santiago de Pablorekin), Conservación audiovisual en la era digital (Alfonso del Amorekin), De Lumière a Kaurismäki. La clase obrera en el cine (Carlos F. Herederorekin batera). Gainera, Euskal Zinema: Zinemagileen Hiru Belaunaldi liburuaren edizioa koordinatu zuen, eta Euskal Zinema-Cine Vasco-Basque Cinema liburuaren egilea (2012, 2025). City University of New Yorkeko (CUNY) Bernardo Atxaga Katedran irakasle gonbidatua izan da 2012 eta 2017 urteetan. 2023tik, Carlos III.a Unibertsitateko Kultura Kudeaketako masterreko Zinema arloko irakaslea da.
Elias Querejeta Zine Eskola abian jartzen lagundu du, eta bertako Zuzendaritza Akademikoko kide da.