JOSÉ MARI BAKERO
JOSE MARI BAKERO (Goizueta, 1963) XX. mende amaierako espainiako futbolari ospetsuenetako bat da. Realaren harrobian hezia, 17 urterekin egin zuen debuta Lehen Mailan eta bi liga jarraian (1981 eta 1982), Superkopa bat (1982) eta Kopa bat (1987) irabazi zituen talde historikoaren parte izan zen. Gainera, Europako Kopako finalerdiak jokatu zituen, Zamora, Arconada edo López Ufarte bezalako jokalariekin batera. Realean eman zituen urteetan, jokalari bezala definituko zuten ezaugarriak sendotu zituen: jokoaren ikuspegia, lidergo naturala eta gol-ahalmen nabarmena. Adimen taktiko handiko erdilaria, ondoren FC Barcelonan garatu zuen bere ibilbidea, non 300 partidu baino gehiago jokatu zituen, Johan Cruyff-ek zuzendutako Dream Team mitikoaren kapitaina izan zen eta bere unerik gogoangarrienak bizi izan zituen: 4 liga jarraian (1991-94) eta klubaren historiako lehen Europako Kopa 1992an. Espainiako selekzioarekin internazionala 30 aldiz, 1990 eta 1994ko Munduko Txapelketetan parte hartu zuen.