SARA ALONSO
Sara Alonso Martinez (Donostia, 1999) atleta nabarmenetako bat da nazioarteko trail runningen panoraman. Hasieran pistako atletismorako eta oztopo lasterketarako prestatzen ibili ondoren, mendi lasterketetara igaro zen, eta hor elite profesionalera igo zen, oso azkar. Ospea, azkenean, 2022an lortu zuen, Zegama-Aizkorri enblematikoan podiuma lortu eta Mont-Blanceko maratoia irabazi zuenean. Garaipen horiek mugarriak izan ziren berarentzat, Golden Trail World Series lasterketetan erreferentziazko posizioan jarri baitzuten.
Bere kirol errendimendutik harago, korrikalari donostiarraren ibilbidea erresilientzia ahalmen eta profesionaltasun bikainengatik nabarmentzen da. Pubiseko lesio larri bat izan zuen, zeinak 2023aren zati handi batean lehiaketatik aldentzera eraman zuen, baina, lesioa gaindituta, lehiaketetara bueltatu zen, eta 2025ean Ultra-Trail du Mont-Blanceko ETC proba eta, batez ere, Zegama-Aizkorri maratoia arrakastaz irabazi zituen, eta bere lehiakortasuna eta sendotasun mentala berretsi.
Alonsok teknika araztua du eta abiadura handiz aritzen da lur trinkoetan, eta, ezaugarri horiek kudeaketa komunikatibo modernoarekin konbinatuta, funtsezko figura bihurtu da maila globaleko mendi lasterketen ikusgarritasuna eta hazkundea lortzeko.