KULTURA & FUTBOL: Maiatzak 31- Ekainak 6 | Donostia

Zer da korner

Jorge Valdanok dio futbola dela agian garrantzi gutxien dutenen gauzen artean garrantzitsuena. Beharbada arrazoi izango du, hainbeste leku eta egoeratan agertzeko duen gaitasuna ikusita; izan ere, bere indarrak mundu osoan milioika pertsona arrastatzen ditu.

Kornerren zortzigarren edizioa futbolaren energia arranditsu horretara hurbiltzen da, kilate askoko hamaikako batekin: idazleak, kazetariak, arkitektoak, artista ospetsuak... Taldeari fitxaketa berri bat gehitu zaio: urte honetatik aurrera, Donostia Kirola Real Sociedad Fundazioak antolatutako jaialdiaren kolaboratzaile izango da.

Edizio honetan ere, Kornerrek kirol gonbidatu bat du. Txirrindularitza izango da, eta nor, eta, Mikel Landa izango da taldeburua, Juanma Garate, Leire Olaberria eta Pello Bilbao lagun dituela.

Monologol klasikoak ere ez dira faltako, oraingoan Grison bikainaren eskutik eta Anoetako soropilean; Chillida Lekuko ohiko itxiera ere izango da, Joan Manuel Serrat eta Iñaki Gabilondoren arteko solasaldi batekin; edozein klubek hasperen egiteko moduko bi crack. Futbolaren indarra. Kornerren indarra.

Programa 2025

Hemen aurkituko duzu festibalaren jarduera guztien informazio osoa

Eta Korner-en ere

Parte-hartzaileak

 

Korner kanala

 

Albisteak

Prentsa-kita

 

Aurreko edizioak

2024

2023

2022

2021

2020

2019

2018