Futbola kirol erregea bada, Munduko Txapelketa bere apoteosia da. Arreta mediatikoa eta sozialari dagokionez, parekorik gabeko ekitaldia, herrialde osoak geldiarazten dituena eta ehunka milioi pertsona airean edukitzen dituena.
Erakusketa hau ia mendeurrena beteko duen txapelketa baten historiara hurbiltzen da, bere pasadizo eta bitxikerien bidez, baina baita politikarekin edo herri kulturarekin dituen loturen bidez ere.
Kontzeptua, diseinua eta ekoizpena: Koma & MBR