Sarrera librea lekuak bete arte.
JOSE MARI BAKERO
Moderatzailea: Ander Izagirre
Mi próxima parada liburuan Jose Mari Bakerok bere historia pertsonal eta profesional bikainaren ateak irekitzen dizkigu, futbol barruan zein kanpoan bere bidea markatu zuten esperientziak partekatzeko. Haurtzarotik, lehenik Goizuetan eta ondoren Añorgan (bertan hasi zuen kirol bizitza), historiako Real distiratsuenak 80ko hamarkadan izan zuen jokalari garrantzitsu eta bikainetako bat izateraino, ondoren bere ibilbidea FC Barcelonako Dream Team historikoaren kapitain gisa garatzeko.
Esfortzuan, etengabeko ikaskuntzan eta sendotasun mentalean oinarritutako bizi filosofia boteretsua partekatzen du liburuak, erronka berri bakoitzari aurre egiteko ezaugarri moduan planteatuaz.
80ko hamarkadako Real Sociedad txapeldunaren legenda nagusiak izango ditu ondoan.