#KORNERFESTIBALA
Jon Salvador
Secun De la Rosa

SECUN DE LA ROSA

Secun de la Rosa (Bartzelona, 1969) Espainiako ikus-entzunezkoen munduko aurpegi ezagunenetako bat da. Hiru hamarkadako ibilbidea duela, zinema, telebista eta antzerkiaren ezinbesteko bihurtu da, eta bertan antzezteaz gain, zuzendu eta idatzi ere egiten du. Bere ibilbide zinematografiko luzearen barruan, azpimarratzekoak dira Días de fútbol (2003) filmean egindako lana, horregatik eskuratu zuen Aktoreen Batasunak emandako Antzeztaldeko Gizonezko Aktore Onanaren saria, No controles (2010), Las brujas de Zugarramurdi (2013), La Llamada (2017), El cover (2021), Un funeral de locos (2025), Todos los lados de la cama (2025) eta Aida y vuelta (2026).

Telebistan ere ibilbide arrakastatsua egin du, telesail oso ezagunetan aktore lanak eginez, esaterako hauetan: Aida (2014), Amar es para siempre (2014), Paquita Salas (2018), 30 monedas (2023) edo Superstar (2025). Azken lan horregatik Telesaileko Antzeztaldeko Aktore Onenaren Feroz Saria eskuratu zuen 2026an eta Fikzioan Gizonezko Antzezlerik Onena Telebistako Ondas Sari Nazionala sarietan 2025ean.