#KORNERFESTIBALA
Carlos Martín
Carlos Martín

CARLOS MARTÍN

Carlos Martín Rio (Girona, 1987) Panenkako erredaktoreburua da. L'Esportiu egunkarian eta Televisió de Catalunya telebistan hasi zen kazetaritzan, eta, geroago Mediaprotik igaro zen, futbolaren kulturari buruzko aldizkariaren erredakziora iritsi aurretik, 2014ko ekainean.

Gaur egun, hilabetez hilabete, paperezko argitalpen hori posible egiteko lanean jarraitzeaz gain, Panenkaren ikus-entzunezko proiektuetan parte hartzen ari da, begirada, batez ere, Real Politik FC podcastean jarrita.

Karlosi futbola jolas gisa interesatzen zaio, baina batez ere fenomeno kultural gisa. Bere tarte libreetan, beste kirol asko, literatura eta musikarako zaletasunarekin uztartzen du.