Luis García Montero Granada, 1958.
Luis García Montero (Granada, 1958ko abenduaren 4a) Poeta, narratzailea, entsegugilea, Espainiar Literaturako irakaslea eta, 2018ko uztailetik, Cervantes Institutuko zuzendaria.
Filosofian eta Letretan lizentziatu zen, Granadako Unibertsitatean, 1980an, eta irakasle elkartu moduan hasi zen lanean unibertsitate horretan, 1981ean. 1985ean eskuratu zuen doktoretza, Norma eta estiloak Rafael Albertiren poesian tesiarekin.
Granadako Unibertsitateko katedraduna da, eta unibertsitate horretan bertan hainbat kargu izan ditu, esaterako, Unibertsitate Hedapeneko idazkariarena.
Andaluzian 70eko hamarkadaren amaieran sortutako “sentimentaltasun berria” izeneko joera lirikoko ordezkaria da, eta poesia munduan 1980an murgildu zen, prosaz idatzitako poemaz osatutako Y ahora ya eres dueño del puente de Brooklyn obrarekin, nobela beltzarekin duen grina aitortutik sortutakoarekin. Lan horrekin lortu zuen 1979an García Lorca saria.
1982an Tristia argitaratu zuen, Ciudad de Melilla sariko finalista, Álvaro Salvadorrekin elkarlanean egindakoa, Álvaro Moreno izenordearekin sinatu zutena. 1983an El jardín extranjero editatu zuen, 1982an poesiako Adonais saria jaso zuena, eta Rimado de ciudad disko liburua, Granadako rock taldeek musikatutako poesia multzoa. Urtebete beranduago argitaratu zuen Égloga de los dos rascacielos. 1987an, aldiz, Diario cómplice kaleratu zuen, Rafael Albertik luzatutako obra, baita Mil novecientos diecisiete versos para los socialdemócratas lana ere. 1991an Las flores del frío poesia liburua argitaratu zuen, eta haren atzetik etorri ziren Luna en el sur, Confesiones poéticas eta Habitaciones separadas. Azken horrekin eskuratu zituen Loewe fundazioaren Nazioarteko VI. Poesia Saria, 1993an, eta Poesiako Sari Nazionala, 1994an.
Poesia argitaratzen jarraitu du, etengabe, gaur arte, baita Espainiako literaturari buruzko entseguak ere, esaterako, El sexto día. Historia íntima de la poesía española (2000), Francisco Ayala: el escritor en su siglo (2009) y Un lector llamado Federico García Lorca (2016).
Halaber, hainbat eleberri ere idatzi ditu, esaterako, Impares, fila 13 (1996), Felipe Benítez Reyesekin batera idatzitakoa; Mañana no será lo que Dios quiera (2009), Ángel González poetaren biografia, urteko liburu onenaren Liburuzainen Gremioaren Saria jaso zuena; eta Una forma de resistencia (2012).
Ohorezko irakaslea da Mar de Platako Unibertsitatean (Argentina).
2017an Ramón López Velarde saria jaso zuen Mexikon, eta Andaluziako Seme Kutun izendatu zuten. 2018an, Paralelo 0 saria jaso zuen Ekuadorren.