Judith Jaúregui Donostia, 1985
Bere nortasunagatik, sormenagatik eta argitasunagatik da nabarmena, eta gaur-gaurko piano jotzaile gazte liluragarrienetako bat da. Scherzo aldizkariaren esanetan, haren ibilbidearen ezaugarri nagusia da “energia natural ezohiko bat”, eta “jenioa, freskotasuna eta musikarako bokazioa, etorkizunerako itxura zoragarrikoa,” duen artista bat da.
Ganbera musikan aritzen da Jauregui, eta honako agrupazio eta musikariekin batera aritu da, besteak beste: Signum Quartet, Gerhard, Ensemble Azahar, Sebastian Bohren, Nadege Rochat eta Ilya Gringolts. Horrez gain, musikak mugarik ez duela uste duenez, klasikoaren eta jazz latinoaren fusio proiektu bat du Pepe Rivero piano jotzaile kubatarrarekin.
Artista honen errepertorio zabala, hainbat autore eta garai hartzen dituena, sarritan saritutako bere diskografian aurkitu ditzakegu: Schumannengandik hasi eta Scrabinenganaino, Liszt, Debussy, Monpou, Szymanowski, Chopin eta, bere jatorria ahaztu gabe, Albéniz, Granados eta Falla barne.