Fernando Golvano
Donostiar hau arte kritikaria, erakusketa komisarioa, entsegugilea eta irakaslea da, baita EHUko doktorea ere Arteen Estetika eta Teoria alorrean. El cultural aldizkarian idazten du artearen inguruan, baita Exitbook, Exitexpress, Grand Place, Sublime eta beste batzuetan ere. Entseguak eta monografiak argitaratu ditu, eta komisarioa izan da artearen abangoardia modernoen (Chillida, Oteiza, Basterretxea, Amable Arias eta beste batzuk) eta arte garaikidearen (Ameztoy, Garmendia, Zuriarrain eta beste batzuk) inguruko erakusketetan. Horrez gain, filosofiako teoria kritikoaren inguruan (Adorno eta Castoriadis, nagusiki) argitalpenak egin ditu, eta Arte Garaikidearen Institutuko eta Arteen Estetikaren eta Teoriaren Elkarteko kide da.