#KORNERFESTIBALA
Mikel Alonso
Mikel Alonso

Mikel Alonso Tolosa, 1980

Futbolari profesional ibilbidean Realaren, Bolton Wanderersen, Tenerifen, Charltonen eta Real Unionen elastikoak defendatu zituen. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua Deustun. Filosofia masterra egin zuen Lagunako Unibertsitatean. Hainbat kazetaritza-hedabidetan kolaboratu eta idatzi du, eta kulturarekin, literaturarekin eta arte-sorkuntzarekin lotutako jarduerekiko interes handia erakutsi du. Gaur egun, UEFA Pro titulua lortu ondoren, Antiguokon entrenatzen du, hezi zen klubean, gazteen mailan.