#KORNERFESTIBALA
María Botto
María Botto

María Botto Rota Buenos Aires, 1974

Cristina Rota eta Diego Fernando Bottoren alaba da, eta Juan Diego Botto eta Nur Al Leviren arreba, horiek ere aktoreak.

Amak interpretazio-eskola bat ireki zuen Madrilen, ondoren irekiko zen Sortzaile Berrien Zentroaren hazia. Bertatik igaro dira Espainiako aktore eta aktoresa onenetako batzuk. Giro artistikoan hazi zenez, aktoresa ibilbidea oso gazte zela abiatu zuen.

Zineman, Vicente Aranda, Montxo Armendariz edo Kevin Reynolds izan ditu zuzendari modura. Bere paper ezagunenetako bat David Truebaren Soldados de Salamina izenekoan interpretatzen lortu zuen, 2003. urtean.

2009an nazioartera egin zuen jauzi, Donald Petrieren Mi vida en ruinas filmarekin Richard Dreyfussekin batera. Horrek ireki zizkion ateak etorkizunean Ingalaterran nahiz Estatu Batuetan lan egiteko. Azken urteotan ekoizpen nazional zein nazioartekoak uztartu ditu. Horien artean hauek nabarmendu ditzakegu: “Risen”, Joseph Fiennesekin batera Kevin Reynoldsen zuzendaritzapean; Mad Dogs ekoizpen ingelesa John Simm eta Philllip Glennisterrekin batera, non aktoresa bakarra izan baitzen Ben Chaplinekin batera, “Mad Dogs” remake estatubatuarrean pertsonaia errepikatu zuena; era berean, “Good Behavior” izeneko telesaioan parte hartu du TNT katerako Michelle Dockeryrekin batera; Espainian, Joaquin Mazonek zuzendutako “Cuerpo de Elite” izenekoan ikusi ahal izan dugu, edo “Cuentame” izeneko saioan, bere azken lanetako bat osatzen.