#KORNERFESTIBALA
Luis Chillida
Luis Chillida

Luis Chillida Donostia, 1962.

Eduardo Chillidaren eta Pilar Belzunceren semea.

Enpresa eta jarduera turistikoen teknikaria da. 1992an hasi zen lanean Eduardo Chillidaren bulegoan. Besteak beste, Chillidaren hainbat erakusketa antolatu zituen, bai Estatuan bai nazioartean. 2000ko irailetik 2004ra arte Chillida Leku museoko zuzendaria izan zen.

Lenbur fundazioan sartuta egon da 1991an sortu zenetik. Fundazio horren helburua da industria ondarea berreskuratzea, eta burdinan oinarrituta dago. Aita bazkide fundatzaileetako bat izan zen, eta, Luis, haren ordezkari.

2007tik artista plastikoentzako VEGAP entitate administratiboaren zuzendaritza batzordeko kidea da.

Gaur egun, Eduardo Chillida – Pilar Belzunce fundazioaren presidentea da.