Sarrerak www.donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugeniako leihatiletan.
BOROBIL TEATROA
Oro har, kirolari eta, bereziki, futbolari buruzko solasaldi zoroa. Hamar solaskide: taldearen entrenamendu bat bera ere galtzen ez duen zalea, analista argentinar bat, estadioko soropilaren arduraduna, entziklopedia bizi bat, arbitro bat... Denek aztertzen dituzte, pasio handiz, gure kirolaren nondik norakoak. Liskarra eta barrea bermatuta daude.
Borobil Teatroaren (duela zenbait urte sortu zuen Jokoz kanpo) ikuskizun berria Kornerren estreinatuko da lehen aldiz, eta berriro ere komedia erabiliko dute Joseba Apaolazak, Asier Hormazak eta Asier Sotak antzeztutako pertsonaiek kirolak ezkutatzen dituen frustrazioak azaltzeko.
Zuzendaria
Anartz Zuazua
Aktoreak
Joseba Apaolaza
Asier Hormaza
Asier Sota