Jaialdiaren hirugarren edizioan, Korner Galdetegia itzuliko da, programaren parte ere baden ikus-entzunezko atal digitala.
Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza euskal aktoreek futbolaren inguruko euren bizipenak kontatu dizkigute. "El Txiringo" Borobil Teatroaren ikuskizuna estreinatuko dute 2020ko Korner jaialdian. Euskal aktoreak futbolari buruz eta horren inguruan dituzten bizipenei buruz ari dira: talde kuttuna, jokalari gogokoenak, haurtzaroko eta gaztetako bizipenak...