#KORNERFESTIBALA
2020ko otsailak 12
Korner: atezainak ez daude erotuta
Bokazioa lanbidea bihurtzea

Mahai inguru bat baino plan hoberik ez dago Santiago Cañizares (atezain ohia) eta Jose Luis Garci (zinema zuzendaria) atezainei buruz hitz egiteko. Eta, gainera, Begoña del Teso moderatzailearekin. Antzoki Zaharrak ateak ireki dizkio berriz ere publikoari eta bi jenio hauei, bakoitza bere esparruan, beraien ezagutza, anekdota, bitxikeriekin gozatu digutenak… Bi jenio elkartzen direnean, onena ikustea, entzutea eta ikastea da.

'Keeper 'dokumentalaren eskutik sarrera bat egin ondoren, bi protagonistekin gozatzeko aukera izan dugu. "Merezi izan du atezain izatea, nire bokaziotik nire lanbidea egin baitut", ziurtatu du Cañizaresek, atezainaren irudiari garrantzia eta balioa emanez. Jose Luis Garcik, berriz, futbolaren (berritzen eta aldatzen joan da) eta zinemaren (ez du jakin bide hori jarraitzen) arteko aldeak aztertu ditu.