Sarrera librea edukiera bete arte.
Luis García Montero, Benjamín Prado, Manuel Vilas
Poesiaren eta futbolaren arteko harremanak biziak dira XX. mendearen hasieratik, futbolaren goraldiak abangoardia literario eta artistikoekin bat egin zuenetik. Ordutik, poesiak eta futbolak zorioneko konbinazioa osatzen dute, eta ez dira falta poeta handiak, besteak beste, Rafael Alberti, Miguel Hernandez eta Gabriel Celaya.
García Montero, Benjamín Prado eta Manuel Vilas ere hiru poeta aipagarri dira, behin baino gehiagotan aritu direnak futbolaz beren lanetan. Eztabaidaren ondoren, hirurek poemak irakurriko dituzte.