#KORNERFESTIBALA
2020ko otsailak 14
El Txiringo: Ikuskizuna eta entretenimendua

Futbolarekin zerikusia duen edozein pertsona irudikatu duten hamar tertuliakide: analista argentinar bat, arbitrajean aditua den bat, ikuslearen ahotsa… Guztiek aztertzen dute, bakoitzak bere ikuspuntutik eta ikuskizunaren zentzua galdu gabe, futbolaren inguruan bizitzen dena. Kirolari buruzko solasaldi zoroa, oro har, eta futbolari buruzkoa bereziki.

Borobil Teatroa konpainiaren obra da, Anartz Zuazuak zuzentzen duena. Joseba Apaolazak, Asier Hormazak eta Asier Sotak hain ondo antzeztu duten 'El Chiringuito de Jugones' telebistako tertuliaren parodia bat, hainbat pertsonaia interpretatzea lortu baitute ikuskizun honetan. Entretenimendua, polemika… hori guztia ziurtatuta egon da. Eta, garrantzitsuena, ikusleek ederki pasa dute.