Sarrera librea edukiera bete arte. Gonbidapenak Donostia Kulturaren leihatiletan (Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian) eta Realaren dendatan eskuratu daitezke urtarrilaren 3tik aurrera.
Zuhaitz Gurrutxaga, Mirari Martiarena, Idoia Torregarai
Aurten Bertso Derbiak hitzaurre bitxi eta dibertigarria izango du Korner jaialdiaren eskutik. Bertsoen aurretik monologoen txanda izango da. Edo hobe esanda, monologolena. Zuhaitz Gurrutxaga aktore eta futbolari ohiak, alde batetik, eta Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek, bestetik, derbi berezi bat jokatuko dute: Onintza Enbeitak idatzitako bakarrizketa formatuan futbola eta bertsolaritzaren arteko lehia taularatuko dute.
Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Jon Maia, Xabi Paya, Julio Soto
Otsailaren 9an, Real Sociedad eta Bilboko Athletic Club aurrez aurre arituko dira Reale Arenan. Horren harira, Bertso derbi festaren beste edizio bat egingo da, hartan bertsoek, futbolak eta zaleek bat egiten dute eta. Oraingoan, kartela Carla Schmidtek egin du, Usandizaga BHIko Diseinu grafikoko zikloko ikasle batek.
Hiruna bertsolari realzale eta athleticzale norgehiagokan arituko dira beren derbi berezian, Antzoki Zaharreko agertokian. Saroi Jauregi izango da gai-jartzailea.
Hamaikakoak honako hauek osatuko dituzte:
Reala: Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Julio Soto
Athletic: Jon Maia, Xabi Paya, Onintza Enbeita
Gai- jartzaile: Saroi Jauregi
Antolatzaileak: Real Sociedad Fundazioa, Fundación Athletic Club
Laguntzaileak: IES Usandizaga, Donostia Kultura