#KORNERFESTIBALA
Otsailak15 | 17:30 | Ernest Lluch K. E. | Teatroa
FUTBOLARIAK ETA PRINTZESAK
  • Data Otsailak 15
  • Ordua 17:30
  • Lekua Ernest Lluch K. E.
  • Hizkuntza Euskara

Sarrera librea edukiera bete arte. Gonbidapenak egun berean banatuko dira Kultur Etxean bertan, 17:00etatik aurrera.

EIDABE

Haur antzerkia. Adina: 7-13

Odei eta Lur klasetik ihes egin duten neska eta mutila dira. Besteengandik ezberdin sentitzen dira, ez dituztelako neska ala mutil bati egozten zaizkion arauak bete nahi. Lurrek, Lur izan nahi du eta Odeik, Odei, inork esan gabe nola jokatu behar duten; mutila izateagatik futbolean jokatu behar duen ala neska izateagatik printzesak atsegin behar dituen.

Topiko sexistekin hautsi nahi duen haur eta gaztetxoentzako komedia azkarra. Esketx moduko eszena laburretan zehar, parekidetasunean bizitzea zailtzen duten egoerak umorez agerian utziko dituzte, antzerki jolasa eta musika lagun dutela.

Aktoreak
Jon Zubiaga (Osoron), Olatz Pagalday

Testua eta zuzendaritza
Galder Perez

 

Ernest Lluch K. E.

Paseo de Anoeta, 7 | 20014 Donostia

Nola iritsi