Vero Boquete, Santiago de Compostela, 1987. Espainiako Selekzioaren kapitaina izan da, 2009ko eta 2013ko Eurokopetan eta 2015eko munduko txapelketan hartu zuen parte. Gainera, 2004an Eurokopa sub-19ko txapelduna izan zen.
Riveirako (A Coruña) Xuventú Aguiño klubaren azpiko kategorietan hasi zuen bere ibilbidea. 2005ean Superligan egin zuen debuta, Prainsa Zaragoza-rekin. Geroago jokatu du REC Espanyol, Buffalo Flash, Chicago Red Stars eta Philadelphia Independence (Estatu Batuak) eta Energy Voronzh (Errusia) klubetan –azken honekin egin zuen debuta Women’s Champions League txapelketan–. Beste klub batzuk ere ezagutu ditu, besteak beste, Tyresö (Suedia), Portland Thorns (Estatu Batuak), Frankfurt (Alemania) –klub honekin irabazi zuen Women’s Champions League–, Bayern München, Paris Saint Germain (Frantzia) eta BG Phoenix (Txina). Gaur egun, Utah Royals (Estatu Batuak) taldean jokatzen du.
2016an, Ligako lehen emakume enbaxadore izendatu zuten. Common Goal futbolari-komunitateko kidea da. Ekimen hau Juan Matak jarri zuen martxan, komunitateko futbolarien soldataren % 1arekin bildutako fondoen bitartez, haurrak gizarteratzen laguntzeko.