#KORNERFESTIBALA
Ana Malagón

Ana Malagón. Donostia, 1978.

Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen. Publizitatearen mundutik igaro ondoren, azkeneko hamar urteetan produktu eta zerbitzu digitalen diseinuan ibili da eta horretan dabil gaur egun ere, beste hainbat gauzen artean, erabiltzaileen esperientzia definitzen. Euskadi Irratiko kolaboratzailea izan da hainbat urtez, internet eta teknologiaren inguruko gaiak landuz eta Berria egunkariko zutabegile ere izan da. 2014ean “Lasai, ez da ezer gertatzen” bere lehenengo ipuin liburua argitaratu zuen, 162 narrazio oso laburrez osaturiko lan bat. 2017an “Gelditu zaitezte gurekin” plazaratu zuen, hau ere narrazioez osaturikoa.