José Ángel Iribar, Zarautz, 1943.
Espainiako futbolari ohia eta entrenatzaile ohia.
Atezain jokatzen zuen eta Athletic Club taldean eta Espainiako futbol-selekzioan jokalaririk garrantzitsuenetako bat izatera heldu zen.
1962tik 1980ra bitartean jokatu zituen 614 partiduetan bi Kopa txapelketa (1969 eta 1973) eta Zamora Trofeo bat irabazi zituen Athleticekin. Gainera, hiru Kopa txapelketaorde, Liga txapelketaorde bat (1970) eta UEFAko beste Kopa txapelketaorde bat (1977) irabazi zituen.
Gaur egun, Athleticeko beteranoen elkarteko presidentea eta klubeko ordezkari instituzionaletako bat da.