#KORNERFESTIBALA
Galder Reguera

Galder Reguera, Bilbo, 1975. Filosofian lizentziatua eta kultur kudeatzailea da. 2008an geroztik Athletic Club fundazioan egiten du lan. Arte garaikideari buruzko “La cara oculta de la luna” (Cendeac, 2008) entseguaren egilea eta “Cultura(s) del fútbol” (Bassarai, 2008) liburu koralaren editorea da. Orain dela gutxi, “Hijos del fútbol” (Lince, 2017) eman du argitara, oso txalotua izan den entsegu biografiko bat; eta “La muerte y el hincha” eleberri laburra, “La caja del fútbol”en barruan sartua (La Caja Book, 2018). Maiatzean “Nos quedará la pasión” (Libros del K.O.) plazaratuko da, Carlos Marañón kazetariarekin futbolari buruz izandako eskutitz-trukaketa bat.