#KORNERFESTIBALA
Aritz Gorrotxategi

Aritz Gorrotxategi, Donostia, 1975. Zuzenbidean lizentziatua. Gidoigilea (Goenkale, Balbemendi...), zutabegilea (Irutxulo, Gaztetxulo, Egunkaria, Berria...), irakaslea (EHUko zuzenbide fakultatean, EHUko esperientziaren eskolan...) eta itzultzailea (Eleria, Limes...).

2008az geroztik Donostian egiten diren Pentsamendua eta Poesia Jardunaldien antolatzailea. Balea zuria argitaletxearen sortzaileetako bat ere bada.

2018an, bere azken narrazio lana argitaratu zuen: Ahazten diren gauzak.