#KORNERFESTIBALA
Michael Robinson

Michael Robinson futbolari ospetsu ohi, esatari eta aurkezlea izan da azken 25 urteotan; eta gainera, Carlos Martínezi laguntzen dio Movistar+eko “El Partidazo” saioan. Hamarkada luze bat darama kirolean oinarritutako istorioei buruzko saiorik arrakastatsuenetako bat zuzentzen: “Informe Robinson”, identitate-markarik handienetako bat gure herrialdeko telebistan. “Acento Robinson” ere aurkezten du Cadena SER irratian, “kirolaren alderdirik humanoena, Michael Robinsonen eskutik”.

Michaelek badu hamarkada luzeetan landutako berezko estilo bat, ingeles dotorea eta hitz-jarioa nahasten dituen ahoskera paregabe bat, gure herrialdean igarotako urteen emaitza dena, eta Michael pertsona maitagarri bilakatu dutenak bai kazetaritzaren barruan bai kazetaritzatik kanpo.

Michael Robinson:

"Kirola gizakion istorioak kontatzeko aitzakia bat da. Kontua ez datza irabaztean eta galtzean, hobera egitean baizik. Gehiago naiz Michael Landon, Michael Robinson baino; jendeak, batzuetan, negarrez amaitzen du. Baina, c’est la vie".

"Urte guzti hauetan nire zorionik handiena jendearen etxeko egongelan sartzeko aukera edukitzea izan da. Beti dago zer kontaturik; izan ere, istorioak bizitza bezalakoak dira: zerbait organiko dira.

"Nire ibilbidean zehar profesionalik hoberenak izan ditut inguruan. “Informe Robinson” saioan bizitza osoa nirekin lan egiten igarotako lan-talde bat dago, eta haiei esker ere saioa da saioa dena.