#KORNERFESTIBALA
Nahikari García

Nahikari García Pérez, Urnieta, 1997. Real Sociedadeko emakumezkoen taldeko kapitaina da. 2014ko urtarrilaren 5ean egin zuen debuta elastiko txuri-urdina soinean zuela, Levanteren aurkako partida batean, oraindik 17 urte ere ez zituela. Aurrelari txuri-urdinak lau urte daramatza Realean eta klubarekin gol gehien sartu duen futbolaria da.

19 urtez azpiko Europako txapelketan txapeldunordea izan da eta Papua Ginea Berriko 20 urtez azpiko Mundu txapelketan parte hartu zuen. Nahikarik 2018ko abuztuaren 31n egin zuen debuta selekzio absolutuan, Finlandiaren aurka Logroñon jokatu zen partidan eta, harrezkero, maiz egoten da hautatzailearen deialdietan.

Futboleko ibilbidea UPV-EHUn egiten dituen Medikuntza ikasketekin uztartzen du.