Aintzane Encinas Gómez, Donostia, 1988. Realeko emakumezkoen lehenengo taldeko kide izan zen. Klub honekin partida gehien jokatu dituen emakumezko futbolaria eta bigarren golegilerik handiena da. Gainera, Thailandian jokatu zen 20 urtez azpiko Munduko txapelketan parte hartu zuen.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziaduna da eta entrenatzaile nazionalaren titulua du. Gaur egun, Real Sociedadeko emakumezkoen bigarren taldeko bigarren entrenatzailea da; taldea joan den udaran sortu zen eta lehenengo denboraldia du aurretik orain.
2017an Klubaren Urrezko eta Brillantezko Intsignia jaso zuen, lehenengo taldeko kide gisa eman zituen hamar urteengatik. Azken urteotan, Aintzane elkarlanean aritu da hainbat hedabiderekin eta 2016an argitaratutako "Latidos de Futbolista" liburuaren egilea da. Ligako enbaxadore izendatua izan den bigarren emakumea da.