Olga Viza, Bartzelona, 1958. Azken urteotako espainiar kazetaririk ospetsuenetako bat da; eta laurogeiko hamarkadaren hasieran irratian eta telebistan bere ibilbidea hasi zuenetik, kirol albisteetako erreferentzia izan da.
Bere ibilbide profesionalean kontatu dituen Joko Olinpikoak, Munduko Futbol Txapelketak eta gertari garrantzitsuak ugari-ugariak izanik, Olga Viza kazetari polifazetikoa da, eta kirol gertakariak kontatzeaz gain (arlo horretan hasi baitzen), albisteak, magazinak eta elkarrizketa-saioak ere aurkeztu ditu.
Jaso dituen sarien artetik nabarmentzekoa da, besteak beste, Telebistako Arteen eta Zientzien Akademiak eman ziona: Albiste-Saioetako Komunikatzailerik Onenaren saria, hain zuzen, “Antena 3 Noticias” saioan egindako lanagatik. Horrez gain, “Ondas” saria eta Espainiako RTV federazioaren Urrezko Mikrofonoa ere irabaziak ditu.