#KORNERFESTIBALA
Juan Luis Zabala

Juan Luis Zabala, Azkoitia, Gipuzkoa, 1963. Galdu arte (1996), Agur, Euzkadi (2000) eta Txistu eta biok (2016) nobelen egilea da, besteak beste, eta urte askoan kazetari lana egin du, kulturaren arloan, Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarietan. Gaur egun itzulpengintza du ogibide nagusi. Futbolean, umea zela, Jose Luis Ribera auzokidea baino hobea zela dio, elkarrekin etxe aurrean jolasten zutenean. Baina Riberak Espainiako Erregearen Kopa irabazi zuen, eta Liga ere bai ia-ia, Coruñako Super-Deporrekin, eta Zabala, aldiz, Txalintxo taldeko ordezko eternala izatera baino ez zen iritsi.