#KORNERFESTIBALA
Koldo Almandoz
Koldo Almandoz

Koldo Almandoz, Donostia, 1973.

Jesus Mari Zamorak 18 urte bete zituen egun berean jaio zen. Donostian. Ikus-entzunezkoetan lizentziatua eta zine ikasketa ezberdinak eginikoa. Bere azken 25 urteak diletante profesional gisa eman ditu. Nazioarteko jaialdi askotan aukeratuak eta sarituak izan diren genero, formatu eta molde ezberdineko filmak idatzi eta zuzendu ditu. Zinearekin zerikusia duten irakaskuntza, programazioa eta ekoizpenean ere aritzen da.

Idatzizko eta irrati komunikabide ezberdinetan kazetari izandakoa. Kultura eta arteari eskainitako The Balde aldizkariko zuzendaria. Erakusketa eta kultur ekimen ezberdinen erruduna. Liburu gutxi batzuen egilea. Farmazia Beltza argitaletxeko botikarioa. Haurtzaroan Kontxako ondartzan makina bat partida jokatu arren, sekula ez zuen futbolista izatearekin amestu.