#KORNERFESTIBALA
Gari

Gari (Iñaki Igon Garitaonandia), Legazpi, 1963. Gipuzkoan jaiotako eta hazitako bilbotarra. 80ko urteetatik musikara emana, Hertzainak taldeko kidea izan zen eta gaur egun, Maldanbera musika-taldearekin batera, bere azken lana aurkeztu du “Beste denbora batean” izenpean. Gauza txiken handitasuna, gauza hurbilak eta intimoak aldarrikatzen ditu behin eta berriro, herri-musikaren zuzeneko emanaldirik onenetako batean.