#KORNERFESTIBALA
2019ko urtarrilak 29
Korner-ek 2019ko egitarau osoa aurkeztu du

Korner, Kultura&Futbol Festibala une zirraragarriz josita iristen da bere bigarren edizioan. Festibalak Bertso-Derbia eta zinema-emanaldiak iragarri zituenean, bere egitarauaren zati bat aurreratu zuen, eta oraingoan bere agendaren aurkezpena osatu du futbolzale eta kulturazaleentzat zinez gogoangarriak izango diren ekitaldiz jositako egitarau batekin: Luis Arconada eta José Ángel Iribar Antzoki Zaharreko antzezlekura igo eta euren derbi propioa eskainiko dute (Derbi de leyendas). Gainera, hitzordu berean bideo bat aurkeztuko da: Ikurrina, artean legezkoa ez zenean, Realaren eta Athleticen arteko Derbian aurkeztu zutenean, 1976. urtean, Atotxako futbol-zelai zaharrean, etorkizunerako une historiko bat utziz.

Komunikazioaren munduari eta zaleen nahiari helduz, "Acento Robinson" zuzenean grabatuko da aurreneko aldiz Antzoki Zaharrean.

Futbolak hainbat arlotan inpaktu handia daukala ukaezina da, baina nola eragiten dio kulturari? Ana Malagónek, Koldo Almandozek eta Garik gai hau jorratuko dute Korner-reko eztabaidan, Juan Luis Zabala moderatzaile hartuta.

Egitarauak,halaber, iritziak trukatu eta polemikei aurre egiteko topaleku izaten jarraitzen du; izen handiko jokalariak arituko dira emakumezkoen futbolaren errealitatea aztertzen: Vero Boquete, Aintzane Encinas eta Nahikari García; moderatzailea, berriz, kirol erregearen beste izen handi bat izango da, oraingoan komunikazioaren arlokoa, Olga Viza. Gaia argazki-erakustaldi txiki baten protagonista ere izango da, Boulevarden egongo da ikusgai eta emakumezkoen futbolaren historia errepasatuko du.

Hitzordu hauei, lehenago aurkeztu ditugunak gehitu behar zaizkie: Bertso-Derbia, zinema-emanaldi bikoitza, Korner Kontakizunak, Korner Galdetegiaren bideo berriak, eta irrikaz itxoingo dugun amaiera-ekitaldi handia, benetako arrisku eta ikerketa-ariketa bat, Kukai Dantza Konpainiak ikuskizun berri bat aurkeztuko baitu, Real Sociedad Fundazioarekin elkarlanean: Kirol Legez / Fair Play.

Ekitaldi hauei buruzko informazio guztia gure AGENDAN eta ETA KORNER-REN ERE atalean eskura daiteke.

Jarrai ezazu festibala sare sozialetan #kornerfestibala @donostiakultura @realsociedad