#KORNERFESTIBALA
2019ko urtarrilak 24
Korner Jaialdiak “Paperezko Derbiak” aurkezten du, futbolak liburuetara salto egiten duen atal berria

Korner-en helburuetako bat da sorkuntza sustatzea futbolaren inguruan. Horregatik, 2019ko edizio honetan, festibalak hiru idazleri kontakizun bana eskatu die, eta horietan futbola, eta bereziki, derbiak izango dira protagonistak.

“Cogerse a las gashinas” kontakizunean, Martín Caparrós argentinarra munduko futbolaren derbi handienetako batera gerturatu da: Boca-River derbira.

“Futbola iraganean gertatzen da” Aritz Gorrotxategi donostiarrarenak eta “Etxeberria decide” Galder Reguera bilbotarrarenak paperezko derbia osatzen dute; Real-Athletic literario bat, Urdin-gorri izenburupean.

Hiru kontakizunak doan emango zaizkie 2019ko Korner-eko jardueretara joaten direnei; halaber, doan banatuko dira Donostia Kulturako kultur etxeetan eta liburutegietan, baita Real Sociedad erakundearen dendetan ere. Euskarri digitalean ere eskuratu ahal izango dira, webgune honetako atal berri batean: www.korner.eus: Korner kontakizunak.