Sarrera librea edukiera bete arte. Gonbidapenak Donostia Kulturaren leihatiletan (Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian) eta Realaren dendatan eskuratu daitezke urtarrilaren 22tik aurrera.
Otsailaren 3an, Anoetan, jokatuko den Real Sociedaden eta Athletic Club de Bilbaoren arteko partida dela-eta, Bertso Derbiaren edizio berri bat ospatuko da, bertsoak, futbola eta zaletuak elkartuko dituen festa.
Hiru bertsolari errealtzale eta hiru athleticzale lehiatuko dira Donostiako Antzoki Zaharreko agertokiko euren derbi berezian.
Hamaikakoak honako hauek osatuko dituzte:
Reala: Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Amets Arzallus.
Athletic: Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Xabi Paya.
Gai- jartzaile: Iker Iriarte
Antolatzaileak: Real Sociedad Fundazioa, Fundación Athletic Club
Laguntzaileak: IES Usandizaga, Donostia Kultura