MIGUEL GUTIERREZ
Miguel Gutierrez (Madril, 1977) kazetaria da, betiere aurretik «ustezkoa» jarrita. Prentsa sektorialean eta ekonomikoan hasi zen lanean –berak ere ez du zergatik ulertzen–, ADN-n kiroletan hasi aurretik, eta, batez ere, Sportyou egunkarian aritu zen, non hamabi urtez izan baitzen erredaktoreburu. 2004an La Libreta de Van Gaal sortu zuen (@lalibreta), eta marka pertsonal horrekin kolaboratu du Onda Cero, Yahoo Deportes, El Confidencial-en eta, gaur egun, Radio Marca eta Jot Down Sporten. Frases de fútbol (2011), Parecía un buen fichaje (2013) eta Saber y empatar (2020) argitaratu ditu, guztiak ere Córner-en. 2019az geroztik, komunikazio korporatiboan eta instituzionalean lan egiten du, baina hori ez da hain interesgarria.