#KORNERFESTIBALA
Carlos Marañón
Carlos Marañon

CARLOS MARAÑON

Cinemaníako zuzendaria 2008tik, kazetaria, zinema kritikaria eta idazlea, Carlos Marañon Bartzelonan jaio zen, 1974an. Zuzenbidean lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitatean eta Kazetaritzan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean, jaiotzez pericoa da, eta RCD Espanyol harrobiko futbolari ohia da. Futbolarien seme, iloba eta biloba, YouTuben Saber y Empatar programako kidea da, eta AS egunkariko zutabegilea 2008az geroztik. SER Kateko kolaboratzailea zinema eta futbol gaietan (La ventana eta Carrusel deportivo), Jose Luis Garciren telebista programetako solaskidea da (Cine en blanco y negro, Classics), eta Oscar, LaLiga eta Errege Kopako ekitaldietako esatari Movistar+-en.

Nico, Guille eta Alexen aita, El País, La Vanguardia, 20 minutos, Cinco Días, Rolling Stone eta Gentleman komunikabideetan idatzi du, besteak beste. Hainbat libururen egilea da: Barullo en el área. El fútbol en 50 películas fundamentales (UOC argitaletxea); Fútbol y cine. El balompié en la gran pantalla (8 y Medio arg.); Un partido de leyenda. Historias de «Evasión o victoria» (8 y Medio arg.) eta C.D. Erri-Berri, 75 años de historia (Sergio Amadozekin, Txalaparta arg.); gainera, zinemari eta futbolari buruzko hainbat monografia eta liburu kolektibotan parte hartu du, eta, Galder Reguerarekin batera, Quedará la ilusión. Una correspondencia durante el Mundial de Rusiaepistola liburua idatzi zuen (Libros del KO).