#KORNERFESTIBALA
L.M. Moreno “Pirata”
L.M. Moreno “Pirata”

L.M. Moreno “Pirata”

Errenteria (Gipuzkoa) 1973. 6 urterekin hasi zituen musika ikasketak, orduko Errenteriako Bandaren Musika Akademian, eta ondoren “Errenteria Musikal” Erdi Mailako Kontserbatoriora igaro zen , non Akordeoi eta Tronboi, Saxofoi eta Tuba Erdi Mailako tituluak atera zituen. Ondoren, musika moderno eta Jazz ikastaroekin jarraitu zuen, Iñaki Salvador, John Dubuclet, Patri Goialde, Andrzej Olejniczack, Bob Sand eta horrelako irakaslaen eskutik, “Jazzle” jazz eskolan zein maila partikularrean.

60 disko baino gehiagotan parte hartu du eta hainbat taldetan lagundu du zuzeneko emanaldietan, hala nola: Académica Palanca, Barricada, Orquesta Mondragón, Marea, Dikers, DePedro, Pirritx eta Porrotx, Lauroba, Trogloditas, Ivan Ferreiro, Despistaos, Furunda, Jexuxmai & Noizbehinka, Trío 4 (Jazz-Rock), Abya Yala, LosDelGás, RocKalean…

Gaur egun, Movistar+eko #0-n ematen ari diren Andreu Buenafuenteren “Late Motiv” programaren bandako kidea da, eta hainbat artistarekin aritu da: Luz Casal, Ivan Ferreiro, Ariel Rot, Manolo Garcia, Coque Malla, Bunbury, Joan Manuel Serrat, Pau Dones, Silvia Perez Cruz, Kase, Chenoa, Ana Belen, Zahara, Maika Makovski, Vanesa Martin, Dani Martin, Jimmy Barnatan...

2020. eta 2021. urteetako Zinemaldiko galen zuzendari musikala izan da.

2022an C Tangana bandako kide izan zen, “Sin cantar ni afinar” lanarekin munduan egindako biran.

Gaur egun, ETB2ko “Akelarre” programako zuzendari musikala da.